Alejandro Martínez González-en testua aztertuko dugu sarrera honetan, "El educador social en la Sociedad de la Información",- en IKT eta heziketaren eta integrazioaren arteko lotura aztergai izango dugu.
Egungo IKT-ak testuinguru sozial, politiko eta ekonomikoen ondorioz sortu dira, hauen esanetara eta beharrizanak betetzeko. IKT-ak mendebaldeko moldeetarako diseinatuta daude, bertan bakarrik aurki baititzakegu. Honek bazterketa soziala bultzatzen du era batean eta pertsonen eta gizarteen garapen eza. Munduko gizarte aurrerakoiaren parte izateko IKT hauen parte izan behar da, hemendik kanpo, albo batera geratuko ginateke.
Alboratze hau gertatu ez dadin, hainbat pedagogo eta hezitzaile desberdinen proposamena aintzat hartzen hasi beharko ginateke. Hauen ustez, IKT-ekin elkarlan aktibo bat sustatzeko hezkuntza ez-fomrala ezinbestekoa da. Eskolara bakarrik mugatu den hezkuntza motak, bere ateak zabaldu beharko lituzke beste sistema batzuekin lanean hasteko.
Horrela, gizarte hezitzaileak bi helburu nagusi ditu: Batetik, IKT-en erabilpena eta funtzioa zabaldu, eta bestetik, IKT-en sustapena bultzatzea hezkuntza hobeagoa, ezagitzaren garapena eta talde lana sustatzeko.
IKT-ek sortzen dituzten arazoak eta desberdintasunak konpondu beharko ditu hezitzaileak, muga horiek gainditu eta guztientzako berdina izango den hezkuntza ahalbidetu, ikaskuntza metodoak landu, informazioa hurbildu, lan-taldeak bultzatu eta orokorrean garapena eman dadin baliabideak ahalbidetu.
Gizarteak aurrera egin ahala, gizakiak berarekin batera aurrera egin beharko du eta etengabean IKT-ekin batera lanean jardun beharko du.
No hay comentarios:
Publicar un comentario