2010-11-28

Gizarte Hezitzailea Informazio Gizartean

Alejandro Martínez González-en testua aztertuko dugu sarrera honetan, "El educador social en la Sociedad de la Información",- en IKT eta heziketaren eta integrazioaren arteko lotura aztergai izango dugu.
Egungo IKT-ak testuinguru sozial, politiko eta ekonomikoen ondorioz sortu dira, hauen esanetara eta beharrizanak betetzeko.  IKT-ak mendebaldeko moldeetarako diseinatuta daude, bertan bakarrik aurki baititzakegu. Honek bazterketa soziala bultzatzen du era batean eta pertsonen eta gizarteen garapen eza. Munduko gizarte aurrerakoiaren parte izateko IKT hauen parte izan behar da, hemendik kanpo, albo batera geratuko ginateke.
Alboratze hau gertatu ez dadin, hainbat pedagogo eta hezitzaile desberdinen proposamena aintzat hartzen hasi beharko ginateke. Hauen ustez, IKT-ekin elkarlan aktibo bat sustatzeko hezkuntza ez-fomrala ezinbestekoa da. Eskolara bakarrik mugatu den hezkuntza motak, bere ateak zabaldu beharko lituzke beste sistema batzuekin lanean hasteko.
Horrela, gizarte hezitzaileak bi helburu nagusi ditu: Batetik, IKT-en erabilpena eta funtzioa zabaldu, eta bestetik, IKT-en sustapena bultzatzea hezkuntza hobeagoa, ezagitzaren garapena eta talde lana sustatzeko. 
IKT-ek sortzen dituzten arazoak eta desberdintasunak konpondu beharko ditu hezitzaileak, muga horiek gainditu eta guztientzako berdina izango den hezkuntza ahalbidetu, ikaskuntza metodoak landu, informazioa hurbildu, lan-taldeak bultzatu eta orokorrean garapena eman dadin baliabideak ahalbidetu.
Gizarteak aurrera egin ahala, gizakiak berarekin batera aurrera egin beharko du eta etengabean IKT-ekin batera lanean jardun beharko du.

Emakumeen eskubide karta

2007an argitaratu zen Euskal Herriko eskubideen karta honetan, emakumeok gure mugak jartzen ditugu. Gizarte honetan izan beharko dugun lekua aldarrikatzen dugu eta gure balioa aintzat hartua izan beharko da.
Gure askatasuna gehiagotan urratua ez izateko egin da eskutitz hau. Orain guk erabakitzen dugu gure buruarekin zer egin, esan, sentitu eta bizi nahi dugun. Guzti hau argi geratzeko, hona hemen idatzia:

Prostituziaren inguruko iritziak

Prostituzioari buruzko hainbat pentsamolde desberdin daude eta korronte desberdin batzuk sortu dira denboran zehar. Hona hemen beraien definizioa: Abolizionismoa Maila bi bereizten ditu Emakunderen txostenak: erabateko abolizionismoa eta abolizionismo klasikoa. Lehenbizikoa prostituzioa zigortzearen alde dago, lege-urratze penal edo, behintzat, administratibotzat hartuz. Badira bezeroei ere zigorra ezarri behar zaiela diotenak; hala da Suedian, esaterako. Abolizionismo klasikoak, berriz, prostituzioa debekatzea eskatzen du, horretarako erabiltzen diren guneak itxiz. Tolerantzia Hemen ere adar bi daude. Batak, erabateko tolerantziak, prostituzioa arazoa denik ukatzen du. Ez litzateke, beraz, inolako irtenbiderik bilatu behar. Beste ildo batek, tolerantzia erlatiboak, prostituzioa errealitate saihestezina dela aldarrikatzen du, eta haren inguruko alderdi guztiak (lana, osasuna…) arautzea. Emakunderen arabera, gizartean oso zabalduta dago prostituzioa saihestezina deneko ideia hori, harenganako jarrera nagusia gutxiespenezkoa izan arren. “Munduko lanbiderik zaharrena” izendapen horrek adierazten du, hain zuzen, prostituzioari egozten zaion ezinbestekotasuna. Errealitatera hurbilduz gero, aurreko sailkapenaren mugak uste baino lausoagoak direla ikus daiteke. Elkarte birekin hitz egin dugu, eta hasiera batean erraza suerta daiteke bakoitza joera batean ala bestean kokatzea, baina hori zurrunegia litzateke, bai batzuen bai besteen ordezkariek jakinarazi digutenez.

2010-11-25

Prostituzioa eta aurreiritziak

Prostituzioa aurreiritzi interesatuez inguratuta dago betidanik, eta horiek eragiten dute prostitutak biktimak bezala ikusiak izatea edota gizonezkoen sexualitatearen zerbitzura dagoen haragi puska balitz bezala ikusia izatea.