Blog honetan prostituzioari buruzko hainbat artikulu, gai eta materiale aztergai izango dituzue. Prostituzioaren errealitatea ezaguztaraztea da blog honen helburua eta gure inguruko prostituzio sektorearen berri ematea. Sarrera guztiak komenta daitezke eta guztien partehartzearekin jakintza handitzea da helburua. Espero dut guztien gustuko izatea.
Mostrando entradas con la etiqueta araupetzea. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta araupetzea. Mostrar todas las entradas
2011-01-13
Nire bideo zerrendak
Etiketak
araupetzea,
bilbo,
brasil,
prostituzioa
2010-12-10
Europako herrialde batzuetako prostituzioaren araupetze egoera
| Prostituzioa legezkoa eta arautua | Prostituzioa legezkoa baina burdelak legez kanpokoak | Prostituzioa legez kanpo |
| Alemania | Espainia | Islandia |
| Herbeherak | Frantzia | Suedia |
| Suitza | Italia | Norbegia |
| Austria | Portugal | Lituania |
| Turkia | Erresuma Batua | Kroazia |
2010-11-28
Prostituziaren inguruko iritziak
Prostituzioari buruzko hainbat pentsamolde desberdin daude eta korronte desberdin batzuk sortu dira denboran zehar. Hona hemen beraien definizioa: Abolizionismoa Maila bi bereizten ditu Emakunderen txostenak: erabateko abolizionismoa eta abolizionismo klasikoa. Lehenbizikoa prostituzioa zigortzearen alde dago, lege-urratze penal edo, behintzat, administratibotzat hartuz. Badira bezeroei ere zigorra ezarri behar zaiela diotenak; hala da Suedian, esaterako. Abolizionismo klasikoak, berriz, prostituzioa debekatzea eskatzen du, horretarako erabiltzen diren guneak itxiz. Tolerantzia Hemen ere adar bi daude. Batak, erabateko tolerantziak, prostituzioa arazoa denik ukatzen du. Ez litzateke, beraz, inolako irtenbiderik bilatu behar. Beste ildo batek, tolerantzia erlatiboak, prostituzioa errealitate saihestezina dela aldarrikatzen du, eta haren inguruko alderdi guztiak (lana, osasuna…) arautzea. Emakunderen arabera, gizartean oso zabalduta dago prostituzioa saihestezina deneko ideia hori, harenganako jarrera nagusia gutxiespenezkoa izan arren. “Munduko lanbiderik zaharrena” izendapen horrek adierazten du, hain zuzen, prostituzioari egozten zaion ezinbestekotasuna. Errealitatera hurbilduz gero, aurreko sailkapenaren mugak uste baino lausoagoak direla ikus daiteke. Elkarte birekin hitz egin dugu, eta hasiera batean erraza suerta daiteke bakoitza joera batean ala bestean kokatzea, baina hori zurrunegia litzateke, bai batzuen bai besteen ordezkariek jakinarazi digutenez.
Etiketak
abolozioa,
araupetzea,
ideiak,
Tolerantzia
Suscribirse a:
Entradas (Atom)